Ainize Madariaga

Denboraren miraila

2024ko apirilaren 5a
05:00
Entzun

Amatxiri so eta so egoten nintzaion, ezin asmatuz nolakoa izanen ote zen gaztaroan. Ez nuke pentsatu nahi ere pinpirin baten zailtasuna nolakoa datekeen irudikatu nahiko balu ahaide baten gaztaroa; gure bilakaera hutsaren hurrena da haren metamorfosiaren aldean. Elkar gurutzatzen duten bi bagoi bezalakoa izan da gurea: amatxik ez bainau ikusiko zahartzen, nik ikusi ez dudan bezala gazterik. Zooma bezalakoa da denbora, sortu berriak urrunetik ikusiak balira bezalakoak dira, eta polikiño, hurrandu ahala, ñabardurak gero eta nortasundunagoak. Denborak ezaugarritzen du norbera, berezitasunez beztitzen; nola gasna gazte bati. Hans Silvesterren argazkiak ikusgarriak dira: Urdatxeko jendearen potretak erakusten baititu, hamarkada batzuen tartean. 1979an haurrak ziren batzuk guraso bilakatu dira engoitik: ikus-eta, logikoa da denborak jende horri hautatu dien begitartearen diseinua. Ariketa interesgarria denborak mugatzen du: argazkilariaren bagoiak segitzen baitu aitzina, batzuk joanak direlarik eta bertze batzuk jitekoak.

Norberak bere burua mirailean ikustean, ez dua betiko bera ikusten?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.