Ainize Madariaga

Dena eta daitekeena

2024ko ekainaren 13a
05:00
Entzun

Zeinen sotila den egiaren eta ikusi nahi denaren arteko muga; iruzurraren eta arrazoiaren artekoa. Ze mingarria izan daitekeen egia, zentzugabekoa; jakinik arrazoiak munta dezakeela, dagoena ez, baizik eta ikusi nahiko genukeen egia. Iruzurraren erresumarat fite egin daiteke jauzi, arrazoia lagun, egiari bizkarra emanez. Lagunak lagunari asma diezaioke berak sinisten duen begi bistako gezurra; aldaketa klimatikoa ukatu daiteke, edo herriak pairatzen duen zanpaketa, edo eskuin muturra (RN adibidez) ager daiteke Tiktoken emakumeen eskubideen defendatzaile sutsu.

Crises of the Republic saiakeran Arendtek idatzi du: «Iruzurra ez da nehoiz arrazoiarekin gatazkan sartzen, gauzak zinez gerta zitezkeelako gezurtiak dioen maneran. Gezurra usu sinesgarriagoa da, tentagarriagoa, arrazoiarentzat; errealitatearentzat baino; gezurtiak abantaila handia baitu jakitea aitzinetik publikoak zer duen entzun nahi edo zer espero». Ez baikaude prest errealitatearen ezustekoei aitzi egiteko.

Botererik gabe egotea dea egiaren esentzia; tronpakorra izatea, berriz, boterearena?, galdetu du Arendtek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.