Itxaro Borda

Demeter

2025eko apirilaren 9a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Demeter, lurraren Ama zen Greko zaharren mitologian, laborantzaren eta uzta oparoen jainko(s)a. Amalurra deitzen dugu hemen bizitzaren zikloak milimetroan kudeatzen dituen natura. Erroak Vichyren gobernantza petainistean dituen nekazaritzako sindikatu nagusiak gobernuarekin hitzartu zuen 2019an, fantasma hutsa den agribashing gaitza kontra-karratzeko, jendarme talde eraginkor baten sortzea: dagoeneko martxan da, Demeter du izena eta gehienbat ekintzaile ekologistak ditu partida.

Ahots batzuk altxatzen dira Bretainiako eskualdean bereziki, Demeterrek ingurugiroaz eta abereen ongizateaz kezkatzen diren militanteen hitz egiteko eskubidea mehatxatzen bezain mugatzen duelako. Zerbitzu horrek, finaren finean, laborantza industrialaren zereginak zalantzan ematen dituzten ekintza ez-biolentoak ditu gaztigatzen: iduri luke, ondorioz, hazkuntza intentsiboak, haragiaren gain-kontsumoak edota kutsakortasuna egiaztatua duten pestiziden erabilpenak ez direla gehiago kritikatzen ahal. Presio politiko eta polizial horiek jasan eta onartezinak direla diote ingurumenaz axolatzen diren batasunek. Debaldetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.