Ainize Madariaga

Dekoratua, desohoratua

2024ko ekainaren 22a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ez da bizidunen dekoratua aldatzen den bakarra. Makeako herriko etxekoa ikus bazeneza, uler zenezakeen. Paisaia bizi-bizia da pairatu duena herriko auzapezak: Alain Duboisek. Frantsesezko laidoak jasan ditu kolore iluneko esprai koleratuz (putakumea, ama zanka ezak, hila haiz, gainkatua...); pitilin pare bat ere marraztu diote, bidaia bali.

Luzaz gure bazterretatik baztertuak izan ziren grafitiei ikusgarritasuna emateak errotik plazer egiten dit; Murales Lianen Ondarroako lana ikustean, konparazione, edota Nextor aita-semeenak han-hemen.

Euskal Herrirat jin zen australiar artistak onartu zuen, garai hartan, ikusi zituen grafiti ederrenak eta landuenak politikoak zirela, paisaia edertzen zutela. Grafitiak euskaraz ari ziren denboran, komunitate baten oihua zirelarik. Kostaldean, karrikartistenak ere ikus genitzakeen, mezu berezirik gabe, ez bazen karrika denena dela; bazuten zentzurik.

Azken aldikoek, ordea, frantsesezko mezu pertsonal eta balio ezin apalagoz zikintzen dituzte tenplu izandako gure etxeak. Desohoratu beharreko dekoratua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.