Itxaro Borda

Deep sick

2025eko otsailaren 6a
05:00
Entzun

Euskara salbatzeko korrikarako prest gaudela frogatzeko Adierazpen Artifiziala bereziki landuko dugula errepikatzen dugu, egiazko geek delakoak bagina bezala! Makina, halatan, hitzez eta bitsez aseko dugu, biharko gure inteligentzia premiei ziztuan erantzun dezan. Ez naiz segur behialako zaharren ironia zikin eliptiko haren ahalmen algoritmikorik edukiko duen... baina nork daki?

Liang Wenfeng ingeniari gazteak bazterrak harrotu ditu. Han eta hemen, Hangzhuko Deep Seek enpresaren burua misterioz troxatu nagusi gisa erakusten digute, existentzia korporalik ez bailuen. Silikon Ibarreko miliardunek baino diru eta denbora gutxiagorekin moldatu du euskaraz ere xarmanki ari den bere aplikazioa. Iparramerikarren unibertso teknologikoa ikara dabil, Trumpen guardia pretorianoko mutiltxoak gaixo daude, total deep & sick...

Europar zientzia numerikoa ez doa hobekiago. Ez hain aspaldi, Frantzian Lucie izeneko gailua plazaratu zuten eta bi egun beranduago zokoratu, behiek arrautzak erruten zituztela zioelako. Txinatarrek, beste behin, mundua aztoratzea lortzen dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.