Onintza Enbeita
Bira

Damu naiz

2012ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Gutxi gorabehera bizitza normala izan dugunok ez gara ia ezertaz damutzen, edo hori da jendearen aurrean esaten duguna. Pentsatzen hasten banaiz, egin ez ditudan zenbait zorakeria izango dira gauez loa kendu didaten gauza bakarrak, eta uste dut nire inguruan horrela bizi dela jenderik gehiena. Pentsatzen dut desberdina izango dela zerbait desberdina egin dutenen kasua: bankua lapurtu dutenak, menpekotasun gogorretan erori direnak, erakunde armatu bateko kide izan direnak, abortatu duten emakumeak, bizitzan zerbait izateko nahi ez zuten norbaitekin ezkondu zirenak, azpiegitura handiei baietza eman dioten ingeniariak… eta ez naiz ari horiek guztiak zaku batean sartzen. Esan nahi dudana da egin dutela zerbait bizitzan, berez hala delako, edo gizarteak hala erabaki duelako, beste guztiongandik bereizten dituena. Eta, hala ere, gauza ganorarik gabea iruditzen zait damua. Azken batean, damutzen denak nahi duena da bere okerrak zuzentzea, eta eginda dauden okerrak zuzentzeko, egindakoen adina ekintza egin behar dira berriz. Hori hala bada, pentsatzen dut, damutzen direnek besteok baino urte gehiago bizi beharko dutela ustez gaizki egin dituzten gauza guztiak gero ondo egiteko, eta ez dago Jaungoikorik hainbeste urte biziaraziko dituenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.