Ainize Madariaga

Chaplin nazionala

2024ko martxoaren 26a
05:00
Entzun

Zeinen preziagarria den streaming bidez musika entzutea neholako iragarki intrusiborik gabe. Bortitzak eta sarkorrak izaten baitira kantuen arteko bat-bateko publizitateen bolumen emendatze erasokorrak.

Atharratze Piellenean juntatu gara zintzurra bustitzeko, Alozeko maskaradez loriatu ondoan. Bertze batzuk Euskal Herriko mus txapelketatik ere horra ziren. Mihi-belarriek ez dute etenik izan egun hartan; harpidetzekotan, musika behatzeko programa horiek bezala.

Chaplinek oraino kausitzen du jendearen biltzea: ostatuko eskaileretako argazkiaren aitzinean gertatu baikara nafar, gipuzkoar, bizkaitar eta lapurtarra, aktore irrizuari so. 1931ko agorrilaren 15 inguruan bertaratu zen egun-pasa: pilotan aritu zen, euskal dantzan eta kantuan, euskaraz. Harry Abadia Ürrüstoi zinema-zuzendari eta gidoilariak adiskideari zenbait kopla erakutsirik Baigorriko Etxauzen.

Argazki tresnak hastio zituen aktorearen potreta parean hasi gara kantuz: Partitzeko tenorea, gibeleko mahaiko zuberotarrek jokaldia salbatu digute haien boza juntaturik.

Eskertzekoak dira intrusiorik gabeko euskarazko hitzorduak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.