Onintza Enbeita
Bira

Burgesia

2012ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Norbaiti entzun nion atzo irratian Euskal Herriko burgesia berria Amaiurren sartzen ari dela. Pozik egongo dira burgesok; ez baita polita noraezean ibiltzea botoa nori eman ez dakizula, konponbiderik inork eskaintzen ez dizula, konponbideak eskaintzen dituztenak ilegalak direla… Pentsatzen dut ni ere burgesagoa naizela langilea baino gehiago. Bizimodu eroso samarra daukat, eta eskuak ez zaizkit sekula laztu gure gurasoei bezala. Hala ere, berdin dit burgesia berria nora doan. Hori ez da gure arazoa, eta horrek ez liguke lorik kendu behar. Larriago daude burges zaharrak. Inork esango al dit nora joango diren Euskal Herriko burges zaharrak (eta ez zahartutako burgesak) benetan egin dutenaz jabetzen direnean? Nora joango dira AHT inposatu digutenak konturatzen direnean Bilbotik Gasteizera 20 minutuan iristeko ez duela merezi izan durangalde guztia jatea? Nora joango dira burges zaharrak konturatzen direnean euskararen alde egin duten bakarra adierazpen instituzionalak izan direla? Nora joango dira konturatzen direnean BEC Europako azpiegitura garestiena izan dela, eta oraindik diru publikoarekin akzioak eta akzioak erosten ari garela ordaindu ahal izateko? Aukera zaharren ondorioek arduratu behar gintuzkete, eta ez aukera berriek oraindik egin ez dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.