Samara Velte.
BIRA

Burbuilan

2016ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Aspaldiko partez, Euskal Herria hizpide izan dute Europako Parlamentuan. Ez da sarri gertatzen. Babes txikia eta oihartzun apalekoa, baina barruko begirada distortsionatuek lortzen ez duten posizio bare eta arrazoizkoa hartu dute eurodiputatuek: aitortu dute gatazka delakoak izaera politikoa duela; konpontzeko, bake prozesu bat behar dela eta ez askok ikusi nahi duten garaipen militarra; eta bide horretan askatu behar den korapilo nagusia presoek osatzen dutela oraintxe.

Gatazkatik kanpoko buru arrazional batek sinatuko luke hori. Hala egin dio harrera, esate baterako, Arnaldo Otegiri Tony Blairren kabineteko buru ohiak: ez ordezkari politikoek elkarri egin ohi dizkioten agur diplomatiko arrunten moduan, biek sinbolizatzen duten ahalegin baten izenean baizik.

Baina irudia oso bestelakoa da gatazkari burbuilaren barrutik begiratzen zaionean. Londrestik Bruselara heldu ahala, biktimen elkarteek protestara deitu dute parlamentuaren atarian, Otegiri hitza hartzen utz ez ziezaioten eskatzeko. «Terrorismoaren ahotsak» ez ei dauka tokirik demokraziaren antzokian. Ulertuko nukeen adierazpen hori, baldin eta parlamentura tiroz sartu izan balitz. Baina politikaren aldeko apustua egin duenari hitza ere ukatzen badiozu, zein aukera ari zara bakeari ematen?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.