Itxaro Borda

Bukaera da

2025eko apirilaren 10a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Itoiz taldearen kantuek pentsatzen lagun gaitzakete: arratsaldea oraindik ere euritsua da kameleoientzat. Globalizazioaren etenaren soinu bandan sar genezake Bukaera da abesti hau, Donald Trumpek aleatorioki banatzen dituen muga-zergek mundu mailako komertzio liberalizatuaren azkena jotzen dutelako. Gizon hanpurusa ikusten dugu bere dekretuen liburu gotorra erakusten, trufaren eta desafioaren arteko halako muzin keinu bat ezpainetan. Galdera zera da, planetako herri (pobre) bakoitzak jasan behar dituen zergak agertzen zaizkigunean: nondik ditu kopuru horiek?

Ikastolako lehen mailan ikasten den hiruko erregela soila erabili dute Trumpen ekonomistek muga zerga gaztigatzaileak kalkulatzeko tenorean: ipar amerikar kontuen defizit orokorraren zifra hartu dute, eta, adibidez, Europarekikoarenarekin biderkatu, ehun zenbakiaz zatikatu eta borobildu aitzin. Europarentzat halatan %20 atera da txapeletik. Txinarentzat %50. Errusiarrentzat zero, eta Britainia Handiarentzat %10eko faborezko tratua. Mexikotik eta Kanadatik burrustan datorkion petrolioa hargatik, ez du tasatu, amerikar arruntak negozia ezina zaion bizimoduaz gozatzen jarrai dezan...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.