Itxaro Borda

Brutal

2025eko martxoaren 4a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Zelenskiren eta Trumpen arteko solas bortitzaren biharamun hauetan, gure hiztegietan agertzen ez den brutal hitza zebilkidan gogoan egoeraren kualifikatzeko. Beharbada izen bereko arkitektura ereduaz ari zitzaidan The Brutalist filma ikusi berri nuelako. Etxe Zuriko bulegoko abegiaz profitatu zuten Trump eta Vancek, ukrainar presidentea larderiatzeko, bere lekuan gurutzefikatzeko eta gertatzen ari zenaren hobendun egiteko. Orain, munduko bi buruzagi puxantenak, errusiar inperialismoaren biktima denaren barkamenak eskatzen dabiltza.

Errusiarrek preseski, loteria honetan, saririk potxoloena eskuratuko dute, amerikar boteredunak alde eta konplize dituztelako. Medvedev lehen ministroak aise erran dezake Zelenski «kokainaz emokatu urde zikin bat» dela, nehor ez zaio asaldatuko: Europa ahulegi da Ukraina hitzez harago laguntzeko. Gerla bezperatako legerik gabeko diplomaziaren garaira helduak garela dirudi, funtsean Ukrainan, Groenlandian, Kanadan edo beste hainbat lekutan dauden mineral arraroen ustiatzea baita Putinen eta Trumpen helburu bakarra… lur honen habitatzeko eskubidea beraiena baizik ez balitz bezala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.