Itxaro Borda

Brandolini

2025eko martxoaren 21a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ez, ez da Twin Peaks telesailaren soinu-banda egin zuen artistaren deitura... hura Angelo Badalamenti zen, erraldoia. Propagandaren eta berri faltsuen hedapena kritikatzen duen lege inplizitu baten izena baizik ez da, Alberto Brandolini italiarrak 2013ko urtarrilaren 11ko txio hariren batean asmatu zuena: energia gehiago eskatzen du argumentu eta arrazoi absurdoen desmuntatzeak, hauen ekoizteak baino. 1733an jadanik, John Arbuthnot idazle eskoziarrak Politika Arloko Gezurraren Artea izeneko bere liburuan «gezurra hegan doa, atzetik egia mainguka doakion bitartean…» izkiriatu zuen. Eta 1751n Jean-Jacques Rousseauk: «Erasotzeko hitz bat aski den lekuan, orrialde osoak behar dira nork bere burua defendatzeko!». Bazekien zertaz ari zen…

Berlusconiren garaiko adibideak zituen gogoan Brandolinik, baina Trump eta JD Vance ideologoaren itzalean aterpetzen diren klimato-eszeptikoak, txertoen aurkariak, reset erraldoiaren zaleak, Errusiaren eta totalitarismo zurien aldekoak hor dira dagoeneko, kontra-karratzeko zailak diren beraien teoriak barreiatzen. Nola galtzen dugun denbora...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.