Donostian gosaldu genuen atzo goizean Busturialdeko hiru lagunek. Barra bete pintxo zegoen taberna, eta Alde Zaharra, erdi hutsik. Azkenaldian gutxitan ikusi dugu Donostian hain jende gutxi, edo hori aitortu genion elkarri. Gero turistez eta pintxoez aritu ginen: ezin dela ibili kalean, bertakoei apurtu egiten diela bizitza turisten erritmoak, gurean ere gero eta gehiago ikusten direla… eta gehiegizko turismoaren ondorio tristeenetako bat iruditu zitzaigun pintxoak sukalde industrialetan eginak izatea. Eta ez ei da Donostian bakarrik gertatzen. Eta, hala ere, hirurok ezagutzen genuen museo berriaren zurrumurruari inbertsioak eginez erantzun dion norbait. Hirurotako batek esan zuen alabak galdetu ziola ea Guggenheim ona edo txarra izango zen. «Zuretzat txarra, ume», erantzun zion amak. Hala da. Guretzat txarra izango da, ingurumenarentzat txarragoa, eta lehendik ere diru nahikoa dutenek gehiago egingo dute. Eta ustezko aurrerabideak prefabrikatutako pintxoak jaten jarriko gaitu sukaldaritzak famatu duen herriko jende xumea.
Bizitzeko lekuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu