Itxaro Borda

Bizenta M.

2025eko martxoaren 6a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Bilbo Zaharra euskaltegiak aurten Bizenta Mogel ohoratuko du, batetik mintzaldiak eta bestetik, datorren ekainean, 1804ko Ipuin onak liburuko alegien irakurraldi jarraitua antolatuz, Bilboko Arriaga antzoki enblematikoan. Berri ona dela ezin uka, bereziki euskal literaturaren tempoan, euskaraz idatzi zuen lehen emaztea plazaren erdian jartzeko. Ausarta izan behar zuen, horrela agertzeko! Egia da bere lanaren aitzin-solasean dudaz itoa azaltzen zaigula, aurreikusten zituelako egingo zizkioten ilegitimitate-kritikak. Eta kritika mota horiek berak entzun genituen gure denboran, gaurko emakume idazle gazteek ere bai menturaz.

Ibon RG musikariak eta biok, gaur arratsean, Bizenta Antonia Mogel biziaraziko dugu, hitzez eta ahaidez, Euskaltzaindiaren egoitzan, eta gonbitatzen zaituztegu gurekin momentu on baten pasatzera. Bizentaren eleak ozenarazten saiatuko gara, Azkoititik Abandorako bere umezurtz ibilaldia zedarrituko dugu, Markinan barna. A, eta hauxe ere, bere Korg markako sintetizadore ezinbestekoarekin etorriko da Ibon...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.