Onintza Enbeita

Biktimak

2024ko urriaren 16a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Urriaren 12an Gasteizen erdia hartu zuen Guardia Zibilak. Egun batzuk lehenago, Gogora institutuko zuzendaria entzun nuen Euskadi Irratian, esanez ez dagoela bandorik: biktimak daudela. Hau da, ez genituzkeela biktima batzuk gure eta besteak besteen sentitu behar. Buelta asko eman izan diodan gaia da. Biktima guztiak biktima dira. Horraino bai. Hortik aurrera bakoitzak ditugu gure zauriak irekita, bakoitzak gure minak, traumak eta mobidak. Eta urriaren 12 batez Gasteizen erdia uniforme berdez lepo ikusteak ez du asko laguntzen zauriak ixten. Ezta biktima guztiak berdinak direla sinisten ere. Ez bailukete antzerako zerbait alderantziz egundo onartuko, ezta hori baino askoz gutxiagoko ikuskizunik ere. Baina Gasteizko alkatea joan egin zen Guardia Zibilari harrera egitera. 

Zoru etikoaz hitz egiten dute, memoriaren institutuak eraiki dira, elkarbizitza politikak idazten dira, baina erakunde publiko zenbait eta alderdi politiko zenbait dira biktimen artean mailak bereizi dituztenak, haietako askori biktima estatusa bera ere ukatuta.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.