Samara Velte.
BIRA

Biktima

2016ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Kataluniako prozesu subiranista gertu samarretik behatu duen inori ez zitzaion harrigarriegia irudituko Espainiako agerkari digital batek atzo emandako albistea: Madrilgo gobernua propio aritu zela politikari katalanak zelatatzen, ustelkeria auziak antzemateko eta kanpaina independentistaren aurka erabiltzeko, ustelkeriaren aurkako bulegoko zuzendariaren babesarekin eta gobernuko presidentea jakinaren gainean zela.

Katalunian, ohitzen hasiak ginen bozketa eta mobilizazio egun garrantzitsuen aurretik CDCko egoitzetan Polizia ikustera; prentsa aurreko egunetatik ere jakinaren gainean egoten zen. Nork bere informazioa dosifikatzen du, une bakoitzak eskatzen duen ofentsibaren arabera. Orain, itzulera heldu zaio Madrili: PPren gobernuarentzat kritikoak diren hauteskundeen atarian, Barne ministroaren grabaketak atera dira airera. Eta hara non abiatu den kulpa gainetik kentzeko lehia: Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak «GAL mediatikoa» antolatzea egotzi dio Madrili, dramatismoan urrats pare bat urrunegi joanda. Ministroak, aldiz, «biktima» bera dela ihardetsi du: «Bildutik Ciudadanosera», bere aurka jarri direla guztiak. Harridurak harritzen du. Bere alderdiaren doktrina erlijioso kuttunetik jakin beharko luke ereindakoa jasotzea justizia baino ez dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.