Itxaro Borda

Bi Lynch

2025eko urtarrilaren 23a
05:00
Entzun

Behin batean, neska-lagunak abandonatu ninduen San Izpiritu zubi puntan, Lynchen Inland Empire film zoroa ikusi ondoren: nire osasun mentalaz dudak zituen. Buruz ongi nabil, baina askoren antzera, David Lynch hil zela ikasi nuen goiz hartan, goibeldura arraro batek zeharkatu ninduen. Bere lanak gozatzen eman dut ene bizitzaren parte handi bat, haren irudiekin identifikatzeraino.

2018ko apiril hasieran zela uste dut, Santa Barbarako bidean, Chicagoko aireportuan lurreratu zen gure hegazkina. Ipar Ameriketan sartzea ez da erraza, badakizue, paper asko bete behar da eta galdera zehatzei zintzoki erantzun. Migrazioko bulegotik pasatu nintzenean, ohartu nintzen bertako funtzionarioak Dale Cooper izena zekarrela papoan, eta berehala, Twin Peaksen aurkitu nintzen, herrialde ezagunean, sosegatua bezala. Nire baitan daramadan arroztasun zamak ez ninduen gehiago lehertzen: Dale Cooper so zegokidan, nire dokumentuak zorrotz aztertzen zituen bitartean. Ongi etorria egin zidan eta nire atzetik zetorrena deitu zuen bere kaiolara.

Bi Lynchetik lau urratsetara, eternitatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.