Itxaro Borda

Bertso falanga

2024ko abenduaren 14a
05:00
Entzun

Bertsolaritza errotik gaztetu eta feminizatu denez geroztik, jarraitzaileok taula gainetara igotzen direnak segitzen ditugu egiazko rock star delakoak balira bezala. Aldaketa hori, bistan dena, ez da naturalki egin, gaur Donostian omenduko diren ezinbesteko pertsona determinatu batzuen borondate finkoz baino. Lurralde bateko txapelketak iragartzen diren larunbatetan ETB Kantxa bazter uzten dugu eta bertso saioari uztartzen gatzaizkio, bururaino, kopla, lehia eta publikoaren erreakzio milimetratu gose ezin ase batek gatibatzen gaituelako!

Arratsalde honetan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala hasiko da Donostian. Ilazki Serrano eta Jon Martinen komentarioekin. Zortzi dira, eta nahiko genuke, zortziek irabaz dezaten. Gai kontsentsualak tratatuko dituzte, jendeak mekanikoki txalotuko du eta gu pantailaz bestaldean, bertan daudenak bezain adi. Astean zehar Gipuzkoako lagunekin parioak egin ditugu, batek Oihana Iguaran, besteak Alaia Martin eta azkenak Nerea Elustondo ematen zuela bere kinielaren lehen postuan! Hoberenak eraman dezala txapela, gure kutuna baldin bada hobe...

Bertsoturi te salutant!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.