Duela ez hainbeste urtera arte ez geneukan berogailurik etxeetan. Nola edo hala moldatzen ginen orain baino zatia gogorragoak ziren neguetan: manta asko izaten ziren armairu zaharretan behar zirenean ateratzeko, beheko sua edo txapa pizten ziren baserrietan irail amaieratik maiatzera arte, estufa zaharrak edo elektrikoak egoten ziren eskoletan… gero berogailu zentraletara ohitu ginen eta ito beharrean egoten ikasi genuen negu hotzean. Ez dugu ondo ulertu kanpoan izotza dagoenean ez dagoela etxean zertan bikinian ibili. Neguan etxe barruan ere eutsi dakioke jertsebati.
Azken urte bi edo hiruan esan eta esan ari gara, nola gure ondoan bizi den jende askok ez daukan berogailua pizteko aukerarik. Ez ez daukalako, garestiegia delako baino. Guri tokatu arte ez diogukasurik egin kontuari. Aurten, ordea, guztiontzat izango omen da garestia: bai gasa eta gasoila behar dituztenentzat, behintzat. Orain hasi gara larritzen, geure burua arriskuan ikusi dugunean. Baina orain ez daukagu korrika eta presaka erregairik gabeko instalakuntzak jartzekodirurik ez astirik, eta gure baso industrializatuetan egurra urria da. Otsoa etor daitekeelakoan egon gara, baina otsoa etorri da; hemen dago. Oinarrizko beharrak luxu bihurtzen ari dira. Ez dut kalean jende haserreturik ikusten…
BIRA
Berogailua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu