Itxaro Borda

Bero-bero

2025eko martxoaren 26a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Aldaketa klimatikoa bidean dago, abiadura handian eta geldiezin, itsasoen berotzeak eta 1960tik hona, nabaritzen den ozeano horien mailaren goratzeak frogatzen duten legez. Ikusten dugu Baionan bertan, marea bizi egunetan, urak nola setiatzen duen San Izpiritu auzoa. Sekula ez bezala. Misteriorik ez dago. Glaziarrak atzera doaz eta bioaniztasunaren zaurgarritasuna azpimarratzen da. Herrialde pobreenak dira hunkituenak, bistan dena, baina aberatsek ere ez dute ihesik. Izan Valentzian, izan Kaliforniako edo Kanadako Ontarioko estatuetan.

2008az geroztik, gainera, milioika jendek beren eskualdeak utzi behar izan dituzte, zikloi, idorte edo suteengatik, inoiz ezagutu den herritar desplazamendu handienari hasiera emanez. Eguraldi alerta sistema goiztiarren premia aldarrikatzen da denetan, baina biderkatzen diren gobernu negazionistek aro-iragarpen zerbitzuei diru-laguntzak murrizten dizkiete. Aldakuntza hauek hizkuntza batzuen etorkizun fisikoa ere zalantzan jar dezaketela ahantzi gabe. Baina segur da, ororen buru, ukamenean malgortzeak ez dituela arazoak konponduko...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.