Onintza Enbeita

Baserritarrak

2024ko urriaren 15a
05:00
Entzun

Gaur emakume baserritarren eguna da. Egutegi instituzionaletan markatuta izaten dute azken urteetan. Urte guztian oso gutxi dira baserriaz orokorrean eta emakumeez zehazki arduratzen diren politikari eta politikak, baina gaur datuak emango dituzte haiei buruz. Gaur esplikatuko dute duela urte batzuk baino esplotazio gehiago daudela emakumeen izenean, gero eta gehiago direla baserrian instalatzen diren emakumeak… Ez dakit gogoratuko diren, ordea, emakume baserritarren benetako beharrez. Badakit hobetu beharrekoak ez direla nekazaritzan bakarrik hobetu behar, baina gaurko eguna aproposa litzateke haurdunaldi baimenez hitz egiteko, edo miseriazko jubilazioez, edo esplotazioa etxetik ateratzeko beharraz eta ezinaz, edo lantzen diren produktuak merkaturatzeko zailtasunez… 

Baserria bera lan unitate familiarra izan denetik egin du emakumeak bertan lan. Historiatik, liburuetatik eta erabakiguneetatik erauzi zituzten baserriari eutsi zioten andreak. Egun bat jarri diezue; ez dadila izan zeuek argazkiak ateratzeko bakarrik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.