Onintza Enbeita
BIRA

Baserritarrak

2020ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Gaur munduko emakume baserritarren eguna da; edo emakume baserritarren munduko eguna, nahiago baduzue. Emakumea eta baserritarra hitzak elkartzen ditugunean, guztiok dakigu nortzuez ari garen, gutxi gorabehera: seme-alabak bizkarrean lotuta baratzera joaten diren emakumeez edo dozena bi behi eratzi eta gero umeak eskolarako janzten zituztenez. Lehen zein orain emakume baserritarrari lan asko egitea tokatu zaio: etxea, baratzea, umeak, senarra, zaharrak, lana. Guztiok ezagutu dugu senarraren baserrira ezkondu, eta haren gurasoak zein haien neba-arrebak zaintzea tokatu zaion emakumeren bat. Euskal Herrian, dotearen parte izan da zaintza, eta gehienetan, emakumeen bizkarrera erori da. Ez daude guregandik hain urrun artajorran orduak eman eta gero gizona fabrikatik datorrenerako afaria gertu izan duten emakumeak. Lana, balio duen lana, lan gogorra, lana deitzen zaion lana, soldatapekoa da. Ez da Afrikara joan behar umea motan utzita lanean jarraitu duten emakumeen bila. Gure amama Klarak horrela hazi zituen sei seme-alaba: soloko lanak egiten zituen bitartean, solo bazterrean utzi umea otzaratxoan, eta gose zenean bularra emanez.

Eta hala ere, emakume hitza kendu eta baserritarra bakarrik uzten dugunean, jendeak gizonezko bat irudikatzen du traktorearen gainean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.