Samara Velte.
BIRA

Baligrafoa

2016ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Ia lau urte igaro dira Kolonbiako Gobernuko eta FARCeko buruzagiak Osloko mahai hartan agertu zirenetik, nazioarteko behatzailez inguratuta, bake prozesuari ekingo ziotela jakinaraziz. Ez Aieten, Norvegian baizik. Ez bakea garaipen militar gisa baino irudikatzen ez duen gobernu batekin, hura prozesu politiko, sozial eta kultural bat dela ulertzen duen batekin baizik.

Aste honetan sinatu dute behin betiko su-etenerako akordioa. «Gerraren azken eguna» deitu diote. Gerrarena beharbada bai, baina gatazkarena oraindik ez. Orain «historia idaztea» falta baita, Juan Manuel Santos presidentearen hitzetan. Eta hemen ongi samar dakigunez, etapa hori ere izan liteke aski gatazkatsua. Horretarako, opari bat egin dio Santosek FARCeko ordezkari nagusiari: baligrafo bat. Bala itxurako boligrafo bat, alegia. «Balek markatu zuten gure iragana; hezkuntzak marka dezala geroa», esan omen zion presidenteak gerrillariari.

Ez daukate lan makala. Brian Currinek aipatzen zuen aukera hark, «guztiei berriz hasteko modua» ematearenak, «merezi ote duten pentsatu gabe», ahalegin eta heldutasun handia eskatzen du. Baina gatazkak berak ez du aitzakiatarako tarterik uzten: fusil bat hartzeko gai denak gai izan behar luke hura isilaraziko duen boligrafoari eusteko ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.