Itxaro Borda

Bakartasunaz

2024ko abenduaren 21a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Badirudi, nazioarteko aburu-ikerketa baten emaitzen arabera, belgikar gazteak direla Europako hiritarrik bakartienak. Berehala ondotik datoz frantsesak. Bertelsmann Stiftung izeneko erakunde alemanak eraman du galdaketa hau 2024ko urteko uda hasmentan, Europar Batasuneko herri guzietan. Bakartasun hautatuak —ba al da horrelakorik?— abantaila asko dituen arren, besteekiko harreman ezak kalte handiak dakartza gizakiaren osagarri mailan. Bakartasunak jendarte eman bateko kide izatearen sentimendua mendratzen du eta hori arazo sozio-politiko gordina bilaka daiteke.

Egia da, gazteei leku gutxi egiten zaiela, egitarau politikoetan eta gobernantza lekuetan demagun. Aski da boterean direnen bana-besteko adinaz jabetzea. Gehienetan, halaber, etsai bezala kontsideratzen dira, batzuetan beren ezinegona biolentzia zerbaitekin esprimitzen dutelako. Eta lanaren mundua debekatzen zaie, erretretara joateko epea aldatzen den aldi oroz. Erran gabe doa, azkenik, badakitela gaurko gizarte kontsumista honen joera letalen ondorioak bete-betean pairatuko dituztela...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.