Ainize Madariaga

Bagarelako, baltsan Zibururat

2024ko maiatzaren 30a
05:00
Entzun

Norberak bere burua ez duelarik maite, bertzearekiko harremanak sinetsaraz diezaioke estaltzen diola maitasun eskasia hori, baina ez da ameskeria lanjeros eta hutsala baizik. Harreman hori menpekoa izanen baita. Jacques Salomé psikosoziologoaren diagnosia da hauxe; baina, uroski, aterabidea ere badakar aferak. Aski da norbera bere buruarekiko bihotz onekoa izatea, hau da, bere burua interesez behatzea eta ikertzea.

Karmelo Aiestak oparitu digun hizkuntza-bidaia kontzeptuan, aitortza berezia egin beharra diot Ladix Arrosagarairi: prestigiozko euskara biziarazi baitzigun; ordura arte, frantsesaren ikasgaiak eramaten baitzituen beti errespetua eta autoritatea. Euskaraz plazer hartzeko, lortu egin beharra zen, limurkeriarik gabe. Batzuetan plazerezko negarrez, bertze batzuetan negarrezko plazerez. Momentuan ikusten ez banuen ere, denborarekin eskertzen diot geure burua euskaldun gisa maitatzeko bidea ireki izana, auzoaren arabera geure burua kalifikatu gabe. Euskara baikara. Gero eta hobeki izaten segitzeko, zer hobeagorik Ziburuko liburu eta disko azokarat arnastera joatea baino.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.