Ainize Madariaga

Auzoaren kanpoa

2024ko ekainaren 21a
05:00
Entzun

Badira idatzi gabeko adostasunak. Eta ez dira guti.

Egia da ez bazara sortzez herrikoa, zuri dagokizula orbelen altxatzea, kukutzen dituzten xendrak agerraraziz. Horretarako, ezin komenigarriago da tokiko xerpa urrun ez ukaitea, eta sustut, aliatua izatea.

Le retour à la terre komikiak zapart-egingarriak zaizkit, Jean-Yves Ferriren gidoiak eta Manu Larceneten marrazki ezin hobeek islatzen dute nola izan daitekeen talka tokikoen eta hiritik landa eremurat joandako heldu-berrien artekoa.

Fikzioan ez, baizik eta zinez gertatu zaio hau adiskideari: pareko auzoa agertu zaio bortan, kax-kax. Kafea hartzerat sarrarazi du sukalderat. «Laket duzua gorri mota hau? Ala, nahiago bertze hau?», eskuan pantone-katalogoa ibilki duela, haizemailearen koreografia beraz.

Denbora behar izan du entelegatzeko auzoak etxe-aitzinaldea freskatu nahi duela, eta kolorea adostu nahi duela berarekin. Finean, berak baitu fatxada begi parean egun guziez ukanen.

Harginaren erranaz oroitu gara orduan: «Etxe kanpoa auzoena da, barnea, berriz, norberarena».

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.