Onintza Enbeita

Autogorrotoa

2024ko azaroaren 8a
05:00
Entzun

Gure zibilizazioak lotsa ematen du. Ikusten ditut Ameriketako Estatu Batuetako kale inkestak eta hegazkin bat hartu, bertan lur hartu eta jendeari belarrondokoak banatzeko gogoa sartzen zait. Ikusten ditut Mexikotik edo Venezuelatik edo Ekuadorretik hara joandakoak haien botoa azaltzen, eta mikrofonoarekin burutik behera jotzea merezi luketela iruditzen zait. Ez bat eta ez bi, hainbat ikusi ditut esaten Trumpi eman diotela botoa ez dutelako migratzailerik nahi. Barkatu? Zer zarete, bada, zuek? Zer da kontua? Zuek zubia pasatu duzuenez orain beste batzuentzat dinamitatzea? 

Ilarako azkenaren sindromeak definitzen gaitu herritar xumeak, eta horrek botere itzela ematen die eskuinari eta faxismoari. Nola gu zapaldu egiten gaituzten guk ere behar dugu beste norbait zapaltzea, beste norbait baino klase bat altuagoak garela sentitzea. Azken batean, ezin dugu jasan gure ustez gu baino gutxiago balio duen jendea gure gainetik egon dadin. Ez dakit zer ematen dugun gehiago: nazka edo beldurra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.