Bihar dugu beraz hitzordua Iruñean, Lekarozko Aroztegia etxaldean egiten ari diren urbanizazioaren aurka altxatu ziren Baztango zazpi hiritarren kriminalizazioa salatzeko manifan parte hartuz: Aintzane, Itzi, Garbiñe, Garazi, Eki, Eñaut eta Gorka, zuekin gaude! Aroztegiko funtsetan golf zelaia eta etxebizitza multzo garestia eraikitzeko xedea anti-ekologikoa da, kapitalismo basatiaren indar itsuaren beste adibide bat. Auziak aspalditik dirau eta lanak hasi ziren momentuan herritarrak asaldatu ziren makinak blokeatuz, hala nola egin zen 1995 urteetan zehar Aspeko ibarrean, edo pixka lehenago Zuberoan, gasoduktua zulatzen zebiltzan garaian.
Natura ez da sekula apetitu desordenatu horien menetik libratzen. Duela gutxi ikasi dugu Arano, Goizueta eta Hernaniko jendeek Urumeako Mendiak Bizirik elkartea sortu dutela, Repsol eta Endesa enpresek makroproiektu eolikoak hor instalatzeko duten planari buru egiteko. Balbemendi ez da hortik urrun eta ETBko thriller erraldoian jada gidoian sartzen ziren balizko lur gose industrial horiek hazi mehatxuak...