Onintza Enbeita

Arimen Gaua

2024ko azaroaren 1a
05:00
Entzun

Heriotza, zahartzaroa eta gaixotasuna tabua diren gizarte honetan, hildakoak lorez beteko ditugu gaur. Ez diogu geure buruari galdera askorik egingo: ea ohitura kristaua den, lehendik ba ote zegoen, zein lore landatzen ziren lehen hildakoentzat, zeintzuk diren orain gehien saltzen direnak… Batzuek pentsatuko dute horrela izan dela beti, beste batzuek gurasoak bizi diren artean eutsiko diote, izango da hilerriko gris bakarra izan nahi ez duenik, baina kontua da bakoitzak gure aletxoa jarriko dugula urte guztian joaten ez garen leku hori apaintzen. 

Askoz galdera gehiago sortzen dizkigu Arimen Gauak edo Gau Beltzak. Inoiz ospatu ote den, gure jaia inoiz izan ote zen, ospatzekotan nola ospatu behar den, gauzak asmatzea ondo dagoen, berreskuratzeak zer esan nahi duen… Hildakoekin genituen zubirik gehienak apurtu zizkigun erlijio kristauak, bere infernu eta zeruarekin harreman zuzena izan genezan. Ukitu ezin denera iristeko zubi berriak sortzeak ez dauka ezer txarrik. Betikotzat dauzkagun gauza guztiek izan zuten hasiera bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.