Bira

Arazoa

Onintza Enbeita
2011ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Espainiako komunikabideak aztoratuta dabiltza Palmako Dukea, ustez, diru publikoaz baliatu delako aberasteko. Titulu asko idatzi dituzte, baina ez dakit zergatik harrotu dituzten hautsak orain, Palmako Dukea, haren aitaginarreba eta amaginarreba, emaztea eta koinatu-koinatak gure kontura bizi badira bestela ere. Noiz egin du lan Juan Carlos I.aren familiak? Eta guri ere, espainiarrak ez izan arren, eragin egiten digu gai horrek. Guk ere ordaintzen ditugulako alfer kuadrilla horren kapritxoak. Orain, oinordekoaren oinordekoari euskara ere irakatsiko omen diote eta gaitz erdi! Francok ipini zuen erregea orain dagoen lekuan, eta herritarrek hala nahi duten galdetu ere egin gabe jasan behar izan dugu pertsonaia horren presentzia; baita Euskal Herrian ere. Erdi Aroan artotan edo garitan kobratzen zutena dirutan kobratzen dute orain, eta batzuentzat gauza normala da. Bada, ez; ez zait normala iruditzen. Arazoa ez da Palmako Dukeak faktura faltsuak erabili izana: arazoa da, inolako fakturarik erakutsi gabe, guztion diruz ordaintzen dituztela beraien luxu guztiak, eta protokolo bidaietan gastatzen duten diruarekin hobeto egingo geniokeela aurre krisiari. XXI. mendean monarkiaren existentzia bera da arazoa. Doazela porai!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.