Bira

Aparteid XX

Itxaro Borda
2011ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Ekainak 30. Hogei urte aurten. Hego Afrikan, aparteida abolitu zuten, bozkarioz, batzuek ordea haginak trenkatzear zeuzkatela. Alabaina mende beteko historia ezin zitekeen horrela ezaba. Erreserba hertsi ugarietan parkatu beltza oinarrian jende gisa hartua ez zenez, eskubide izpirik ez zeukan, ez eta Hego Afrikar hiritartasunik, lur hartako lehen bizitzailea izanagatik. Zulua bezain zalhua behar zen harmaz eta diamantez giltzatu egitura arrazakoiaren baketsuki, neurri batean, aurtikitzeko, lur azalean Desmond Tutu eta Nelson Mandela aska zitzaten eskatzen zuten ahotsekin batera.

Aparteidaren aurkako ura edan genuen. Bereziki Peter Gabrielen 1977ko Biko abestiarekin. Soweto hitza nola nahika erabil genezakeen, one (wo)man one vote lema oihuka, Baiona Txikian Bantustanetan bezala genbiltzan, Asisko eta lagunen Naparteid komentatuz, vuvuzelarik gabe, beharrik. 1994an Mandela zuzenean kasik pasatu zen Robben Islandeko zeldetarik Pretoriako lehendakaritzako geletara. Buruzagi beltza. Aurrenekoa. Ubuntu zuhurtzia,Gandhi eta Che Guevararen filosofiak uztartu zituen itzal handiko gizonak. Bide nabar etxe zolan dauden suminduekin eta Kolonakiko Elenirekin batera oroitzen dut, gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.