Ainize Madariaga

Apalategiaren xuxentzeko

2024ko maiatzaren 19a
05:00
Entzun

«Bizian badira une batzuk, tonu kaotikoz margotuak. Une batzuk, ordura arte, poliki-poliki, gogoaren baitan saiatzearen poderioz eraikitako segurtasun bakanak errausten dituztenak. Une batzuk, ondotik bozkarioaren tren guziak huts eginarazten dituztenak […]», Maialen Hegi-Luku idazleari ebatsi dizkiogu lerrook, Girgileri Anderea eleberri ezinago gomendagarritik. Aitzin eta geroko bat sumatzen da, gertakari batek bizitza arraildu dizularik, itzulbidearen xendra moztuz. Eleak aplikagarriak litzaizkieke maluruski, une honetan, munduko biztanle gehiegiri, izan Palestinan, Nigerian edota Sudanen. Guti batzuk aipatuz.

Baina liburua norberaren baitako gudukaz mintzo da, euskararat ekarri baitigu nahasmendu bipolarra pairatzen duen lagun baten barne-paisaia; pisua, batzuetan. Kuraiaz beterik aitzi egiten dio protagonistak deboilamenduaren diagnostikoaren digestio gaitzari. Lau dimentsioko kontakizun abilaz gozatuko duzu Hegi-Lukuren idatzi joriarekin. Emozioen mapa apalategi gehienetatik deskatalogatua izan bazaigu, jakin, obra honek oreka zerbait ekarriko dizula. Estimatzekoa da, zinez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.