Ainize Madariaga

Anti zalea naiz

2024ko urtarrilaren 14a
05:00
Entzun

Zinema pantaila bainoago, miraila zait piztu parean bart. Negar egiteko begirik ez gehiago, zutitzeko zangoa ments eta arto-jorran aritzeko besamotz. Hil ez zirenak, halaxe errendatu zizkigun Frantziak Euskal Herritik bortxaz trintxeretarat igorri zituen milaka euskaldun Lehen Mundu Gerra kari. Baina ez zuen bere lana horretan fini. Eneko Bidegainek erakutsi digun bezala, orduan aritu baitzen Frantzia lanean karraskan frantses izaera errotzeko eta batasun nazional baten sortzeko. Gurea bezalako herri gutxituak frantsesteko, hots. Sukaldeak hartzeraino egin du lan sotila Frantziak, soldadu joandako haietaz gain, ondorengoak ere mutilatu baikaitu: gu egiten gaituen lengoaia debekatuz eta auto-gorrotoa ereinez.

Izugarri gustatzen zait errientaren rola gris-eskalaz tindatu duela Josu Martinez filmaren zuzendariak, manikeismotik urrun. Ezagun baita bere hoberena ematera jina dela, errotik sinetsia baita haurren hobe beharrez ari dela euskara debekatzen, maite baititu bere ikasleak.

Bizkarsoro-ko lau film laburretarik ene kuttuna izaten segitzen du Anti-k.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.