Ainize Madariaga

Antagonista protagonista

2023ko azaroaren 24a
05:00
Entzun

Ez dakit Niko Etxartek zein rol hartzen ote zuen apatxeetan eta cowboyetan ari zelarik Nabolegin haur denboran, Ahuzkiko ur onetik hurran. Ez dakit bietarik zein izanen zen gaiztoa eta zein prestua. Geurean antagonista otsoa izaten zen, harrapatzailea, orok egiten zuen harengandik eskapu hunkia ez izateko, baina baita rol horrengandik ihesean ere, nahiago izaten baikenuen libreki laster egin, zerbaitengandik ihesi; norbaiten urratsen gibeletik aritzea baino. Alta, banuen nik dilema gaitza: otsoak izugarri maite nituenez, ez zitzaidan batere xuxen egiten gaizto kategoriara kondenatzea.

Ahizpa gaztea jin zitzaidan egun batez bisitan, hankagorri zela. Helduok galdu dugun gaitasun amiragarriaz hasi zen istantean artean adiskide ez zuen auzoko haurrekin jostetan. Ahizpa arduratu zen pertsonaien banaketaz: «Zu polizia eta gu ohoinak». Hurbil izanagatik; metro eskas batzuetan bizi, unibertso antagonikoetan mugitzen ziren, eta haietako bat tematu zen polizia izan nahi zuela eta ez ohoina. Ahizpa, orduan, saldoari zuzendu zitzaion, zinezko liderraren karismaz: «Zafratzen dugu gaiztoa?».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.