Itxaro Borda

Amets bat

2024ko abenduaren 20a
05:00
Entzun

Azken asteotan bazterrak harro dabiltza, bereziki Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente hautatu bilakatu denez geroztik: merkatuak erotzen doaz, modu askotariko konplotistak eta negazionistak pozten dira, kriptodiruen zaleak bezain. Ziber kriminalek bidea zabalik dute eta jukutriak biderkatzen dira, alor horren kudeatzeko legerik ez balitz bezala. Hemen ere, herritar askorentzat, kantu zaharretan nola, irriaren ondotik dator negarra... eta bankarrota!

Jendea jende denetik bada amets bat, amets suntsitzaile bat. Nahi dugu aberastu, aberats okitu, demagun pantailetan ikusten dugun Elon Musk haren irudira. Diru erraza desiratzen dugu, 250 euro inbestitu eta ordu gutxitan 2.500 irabazi. Eta gainera, beraiek deus ez dakitela, iruzurgileek pertsona ezagunen figurak erabiltzen dituzte, Michel Onfray filosofoarena adibidez: amainatzen eta akuilatzen gaituzte, gure ahultasun afektiboak manipulatzen dituzte, dirua utz dezagun, egiten duguna, hasieran jokoak ederki funtzionatzen duelako. Eta bukaeran, ametsetako lukainkak eta ahalkea baizik ez zaizkigu gelditzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.