Itxaro Borda

Ama lurra

2025eko otsailaren 21a
05:00
Entzun

Horrela deitzen dugu hazten gaituen harri eta buztinezko zorua, gure solaskideari aurpegi beato eta infantila eskainiz. Larunbat honetan irekitzen da Parisen Nekazaritza Feria animala, anabolisantez hantu abere mastodonteen erakusleihoa eta kolore guzietako politikarien hordi-lekua. Astebetez makina erraldoiak, biozidiorik eraginkorrenak eta laborantza industrialaren eredua goraipatzen duten gizaki mutur gorrienak ikusiko ditugu pantailetan. Ama lurra dagoeneko bizirik gabeko aztalpe gogorra bihurtzen ari da.

Frantziako Parlamentuak bozkatu berri du nekazaritza, are gehiago, produktibismoaren bidean bultzatzeko legedia bat, aldaketa klimatikoari eta trantsizio ekologikoari buruzko aipamenak isilduz. Hautetsiek, gainera, laborantza biologikoaren eremuen sustatze planak ere ezeztatu dituzte. Ororen buru laborariek, karrikara jaisten direnean, ordaintzeko nekeziak dituzten traktore erraldoien gainean, kimikarien eta energia fosil zaleen jokoa egiten dute. Gobernuak eta lobbyek txalotzen dituzte sindikalista suhar horiek, baina lurrak, erleek eta kontsumitzaile arruntek ez. Alabaina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.