garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Aldea

2015eko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Meninistak, aizan», esan behar izan du bitan, eta silabaka ahoskatu azkenik, hitzak jatorriz dakarren parodia ulertu gabe zail baita gogoratzen. Bidegorrian barrena arin doazela, AEBetatik heldu den fenomeno sexista aipatu dio andre ilustratuak ahizpari, gaurko gizon modernoek emakumeen lepotik egiten dituzten isekak, «kalean ez, interneten», xira marruskatuak ateratzen duen zarataren konpasean. Alaba txiolariaren ahotik entzuna.

Gai berri horietan saretzeko akuilurik ez duen ahizpa ibiltariari bere gizona etorri zaio akordura, eta haren lagunak, eta guztiak baturik, mihia loditu eta danbolinik gabe dantzan jartzen direlarik, iji eta aja bota ohi dituzten harrokeriak, eta semeek ere, dagoeneko gizon, noiznahi kontatzen dituzten txisteak, barre egitea sanoa omen den aitzakian, eta berak ere sarritan algaraka hartu izan dituela, dena aitortzen hasita. Delako mugimenduak berritasuna non demonio duen galdetu nahi izan du, eta nolatan jo den ozeanotik harantz estilo bila, hemen ohiko elkarte klasikoak eta kuadrillak edukita:

—Alegia, betiko matxistak, hire Juanito, eta neure Benito— laburbildu nahi izan du.

—Ez, emakumea, ez dun deusik ulertzen—ahizpa orojakileak, sinpletu behar horrek amorratuta—, meninistak, me-ni-nis-tak, interneteeen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.