Bira

Alardea

Onintza Enbeita
2011ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Ni ez naiz Hondarribikoa, eta batzuentzat aitzakia nahikoa da alardeari buruz ezer esan ez dezadan. Dena den, Hondarribiko tabernetan ere esango zen zerbait Gaddafiri buruz azken egunetan, eta hondarribiarrak ez dira libiarrak. Lur labainkorra da alardea, eta ez azpian Txingudiko hezeguneak daudelako bakarrik. Agian, ez da korrektoa esatea, desfile militarra izaki, alardea egiteak ez duela zentzu handirik. Edozelan ere, egiten bada, eta egiten da, guztiek izan behar dute parte hartzeko eskubidea. Hamabost urte dira gaur lehenengo emakumeak Hondarribiko alardean sartu zirela, eta harrezkero edozer jasan behar izaten dute: lagunek agurra ukatzea, senarra konpainiatik bidaltzea, plastiko beltza jartzea haiek pasatzean...Herrizaingo Sailak entseguetarako ibilbidea aldatu egin die aurten. Batzuen ustez arazoaren muina direnakbaztertu egin dituzte berriz ere; baina arazoa ez da Jaizkibel konpainiarena. Jaizkibel ez da alarde parekidea bultzatzen duen feminista koadrila bat, ez. Jaizkibel da, nire begietara behintzat, alarde logiko bakarra aldarrikatzen duen taldea. Eta besteak, XXI. mendean oraindik emakumerik onartu nahiez dutenak diraalardebaztertzailea egiten dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.