Bira

Aitortza

Onintza Enbeita
2011ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Baserrian jaio nintzen. Bueno, jaio ospitalean, baina 24 ordu nituenetik baserrian bizi naiz. Baserriko lana gogorra dena badakit, baina zorionez, ez orduak eta orduak eman ditudalako lanean. Gu umeak ginenean, gure inguruko gazte gehienek baserritik alde egin zuten, eta guk alde egiteko edadea izan dugunerako, alderantzizko migrazioa jarri da modan. Jendea baserri zaharrak erosten edo etxeak egiten hasi da landa inguruetan. Aitortzen dut: trabes begiratzen diet auzokide berriei. Egiten dituzte etxeak, eta etxeen aurrean hormak. Eurek erosi duten lur zatia zehatz markatzen dute hormaz inguratuta. Amaitu ziren auzoko etxeetako ateak beti zabalik izaten genituen garaiak; orain, «hau nirea da», esaten digute harrizko hesi dotoreek. Zer esanik ez ekartzen dituzten animaliei buruz. Gu ez gara egundo arduratu etxeko txakurrek eta katuek auzokoekin borrokan egiten duten edo ez. Ez dugu egundo jakin etxeko katakumeen aita nor den, edo txakurraren zauriak txakurrez mozorrotutako zein piztiak egin dizkion. Orain jabeek amaitzen dituzte mekaguendioska txakurrek haginkadaka hasitako borrokak. Pentsatzen dut Heidiren mundu bukolikoak kalte handia egin diola gaur egun baserritarrek ematen duten irudiari, baina Heidi marrazki bizidunak baino ez ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.