Miren Amuriza.
BIRA

Aita Gurea

2017ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gure Aita, zeruetan zarena, santu izan bedi zure izena; etor bedi zure erreinua; egin bedi zure nahia, zeruan bezala lurrean ere; emaguzu gaur egun honetako ogia; barkatu gure zorrak, geuk ere geure zordunei barkatzen diegunez gero, eta ez gu tentaldira eraman baina atera gaitzazu gaitzetik. Amen.Gure Aita, zeruetan zarena, santu izan bedi zure izena; etor zaitez gure erreinura, aingerutxoekin nahieran jolas gaitezkeen, oh, gure domeinura. Egin bedi zure nahia, zeruan bezala lurrean ere; emaguzu gaur egun honetako ogia, egia, oh, gure eliztarrek irents dezaten, ez bedi izan gordinegia. Barkatu gure zorrak, geuk ere geure zordunei barkatzen diegunez gero, eta ez gu tentaldira eraman baina atera gaitzazu gaitzetik. Amen.

Gure Aita, zeruetan zarena, santu izan bedi zure izena; etor zaitez gure domeinura. Egin bedi gure nahia, zeruan bezala lurrean ere; emaguzu gaur egun honetako egia; ahaztu gure zorrak, geuk ere geure buruari barkatzen dizkiogunez gero, eta ez gu tentaldira eraman baina atera gaitzazu gaitzetik. Amen.

Gure Aita, zeruetan zarena, santu izan bedi zure izena; etor zaitez gure domeinura; egin bedi gure nahia, zeruan bezala lurrean ere; emaguzu gaur egun honetako egia; ahaztu gure zorrak, geuk ere geure buruari barkatzen dizkiogunez gero, eta ez guri tentaldia eraman, aingerutxoak atera bitza beren amak gaitzetik. Amen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.