Bira

Agurrak

Onintza Enbeita
2011ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Gure aitita lastategitik erori zen, eta, ospitalera joan aurretik, amama eta etxeko hiru ilobak estu-estu besarkatu gintuen. Autoan zihoala atzera begira joan zen etxea bistatik galdu zuen arte. Ez zen etxera itzuli, ospitalean hil zen. Beste aititak ez zuen heriotza goxoa izan. Azken egunetan hitzik ere ezin zuen egin, baina seme-alaba eta iloba guztiak agurtu arte, ez zen joan. Bostekoa eman zidan azkenengoz ikusi nuenean. Egia da Gantza (konfiantza onartzen badidazu), jendeari helduta hil nahi izaten dugula, eta ahal dugunean azken mezua uzten saiatzen garela; irakurri orduko aitita bien irudia etorri zitzaidan. Inportantea da joan aurretik agur esatea gelditzen garenontzat zein joaten direnentzat; nahiz eta hil ondoren kontzientzian kargarik izan ez. Gerora jakin dut gorpua baino leku gehiago bete zutela aitita bien hilkutxetan gordeta joan ziren sekretuek; baina agur egin zigutenean, azken besarkada edo bostekoa eman zigutenean, ez genuen irudipen hori izan, eta lasaiago hil ziren. Ganoraz agur egiteak, azken mezuak dioenabaino gehiago ezkutatu arren, zentzua ematen dio heriotzari, etaheriotzak zentzuabadu, bizitzak berak ere badu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.