Ainize Madariaga

Adikzio-aditua

2024ko ekainaren 14a
05:00
Entzun

Morgan Spurlock zendu berriak baluke ikerketa gairik gure inguruetan ere. Duela hogei urte karrikaratu zuen Super Size Me dokumentala, zeinean bere burua lanjerrean ezarri baitzuen, hilabete batez, McDonald's enpresako apairuak irentsiz eta gizeneria agerian utziz. Behin filma ikusirik, tripa zorriek ez gaituzte hain aise galaraziko itsu-itsuan, tentazio kulinario hiltzaileetan barrena.

Bi pakete tabako erretzen zituen atzo arte ezagunak. Zoriondu dut. Gehitu dit esprabatzen ari dela «gauzak» banaka-banaka kentzen, bedeziak hala manaturik. Nikotinarekin ongi abian zaion larru-kolore okrea du, dena bat, ez gintzaizkion gehiago ohartzen, egia erran. «Zirrosia daukat», erran dit orduan deblauki; alta, ez du alkohol dandarik edaten, ez ere erremediorik hartzen. Coca-Colaren menpekoa dela aitortu dit. Alien bat ikusi izan banu bezala aldatu zait soa, nik uste. Egunean zazpi litro edateraino heldu dela, baina orain, ez duela azukrerik gabekoa baizik edaten; lasaitu nahi izan nau. Gurutzatu dudan lehen cocalkoholikoa da.

Noiz da bilakatzen plastikozkoa gorputz bat?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.