Ainize Madariaga

AA

2024ko ekainaren 20a
05:00
Entzun

Musikak ukan dezakeen ubikuitate-ahalmena zirraragarria da, geure baitan promena daiteke, geure burua ihesaraziz; edo kanpotik sar dakiguke, eskapu zaigun izpiritua berriz geure baitaratuz. Norberarena izan daiteke bakarrik, nola partekatzen den zerbait. Eskuzabala da, moldaerraza, denei emana.

Haurrari jolasa zaio pantailak bere eskaerak betetzea, bere meneko izaki biziduna balitz bezala: «Siri, ireki Badok.eus», eta, xiri magikoaren mirakuluz hortxe du, begi pean. Abiarazi du EHZko kantu-zerrenda. Hori bai, erdaraz. «Siri!», «Mmmm?», erantzun dio hainbat segundoren buruko, aitzinako konfiantzaz baizik ezin erabil daitekeen tonu ber berez; «Siri, non bizi zara?». «Zure laguntzaile adimentsua naiz, denetan nago».

Nazioarteko Diru Funtsak argitaratu duen txostenak larritasuna garraiatzen du, baitio langabezia ikaragarri zabalduko duela adimen artifizialak. Kontrara, finantza-zurrunbilokoek diote demografia apaltzea orekatuko duela eta berdintasuna ekarriko, den-denen helmenean izanen baita, eta «kostu gutxiko» lanpostuak ez bide ditu ordeztuko.

Horretarako, ordea, jokoan parte hartu behar duzu; onartu jainko berria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.