Samara Velte.
BIRA

310

2016ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Herritarren segurtasuna bermatzeko erantzukizuna daukan lantalde armatu handi baten zuzendaria banintz, kezkatuko nintzateke norbaitek salatuko balu nire ardurapean dauden pertsona horiek jendea torturatu dutela. Eta lehenbiziko aldiz ikerketa mardul bat egingo balute Euskal Herriko torturaren inguruan, eta, gainera, hura aurkezten duten kongresura gonbidatuko banindute hizlari gisa... bada, gutxienez txostena irakurrita eramango nuke.

Baina Jorge Aldekoa ertzainburuak beste lehentasunen bat zeukan nonbait. Iñigo Cabacas hil zutenean Bilboko polizia etxeko arduraduna zena zertaz eta «Prebentzio metodoei» buruz aritu zen lasai asko, eta galdera egin zioten arte ez zituen aipatu Ertzaintzari egozten dizkioten 310 tortura kasuak. Gaiari izkin egiteko aipatu ere.

Jakina: Guardia Zibilaren eta Espainiako Poliziaren kasuen artean (denera 4.009), sakabanatuta-edo geratzen dira Ertzaintzari egozten dizkioten 310ak. Gutxiago izango dira akaso, baina ez horregatik gutxiago garrantzitsuak. Guardia Zibilak ez dauzkagu familietan, auzoan, kalean; ertzainak, ordea, bai mordoxka, eta herritarroi dagokigu saihestu ezin duten erantzukizuna eskatzea. 310 tortura salaketa dauzkazunean zure aurka, eta zigor sententzia bakar bat ere ez, esan nahi du ardura hori ez zarela betetzen ari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.