Itxaro Borda

2024 YR4

2025eko otsailaren 23a
05:00
Entzun

Iragan abenduaren 27an ikusi zen lehen aldiz. 40 eta 90 metroko zirkunferentzia dauka eta lurra jo beharko luke 2032ko abenduaren 22a irian. Iragarpenak dira. Asteroide mehatxagarria zenbakiz eta letraz osatu izenaz bataiatu dute. Zientifikoen arabera, ez dugu deus egiten ahalko, teknikoki bederen, izar puska horren desbideratzeko. Lehertzen balitz Hiroshimako bonbak baino 500 aldiz gehiagoko indarra luke, baina horretarako %3ko probabilitatea baizik ez da. Jakintsuek ideia latzak dituzte hargatik: 2028an bidea moztu dakioke espazio ontzi munstro bat, edo, tabua hautsirik, ogiba nuklear bat igorriz. Ez dute zalantza izpirik.

1908ko ekainaren 30ean, goizeko zazpietan, estratosferatik etorri bolido mineral batek Siberiako Tunguska eskualdea jo zuen abiadura handian, sua eta suntsipena hedatuz. Luzaz pentsatu zen kataklismo horren ondorioz nehor ez zela hil, 2019ko ikerketa batek hiru pertsona zendu zirela agertu zuen arte. Baina nork daki, ez ote duen aldion, asteroideak berak, uhin negatiboz kutsatzearen beldurrez, planeta pataskatsu honetatik urrun egotea erabakiko?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.