Itxaro Borda

+ 1,5°

2025eko urtarrilaren 16a
05:00
Entzun

Planeta mailako urterik beroena izan da aurtengoa. Badirudi tenperaturek aurrerapen zerbait dutela 2050eko iragarpenekiko. Badirudi (bis) jendea ez dela kezkatzen eta boteretsuek bankisaren zein hormadien urtzea espero dutela, ausarki aberastu asmoz. Badirudi (ter) zutabez zutabe ni ere lelotzen ari naizela. Negurik eta elurrik gabe bizitzen ohitzen gara, Bizkaiko golko hau betiereko udaz gozatzen duen Kalifornia amestu bat balitz bezala. Gure kostaldeko uhin handiosekin, gainera, hemengo biztanleek surf egin dezakete, terrazetan txakolin freskoak hurrupatzera joan aitzin.

Duela lau hamarkada, Hertzainak taldearen lehen diskoa atera zenean, Arrautz bat pinu batean kanta antimilitarista entzun genueneko zorabioaz oroitzen zara? «Au orgasmoa» oihukatzen zuten, erantsiz: «beharbada egunen batean Euskadi izango da libre ta tropikala...». Helduak gara taldeak astakeriatzat jotzen zuen helmuga hartara, ez bakarrik Euskal Herrian, baizik eta munduan zehar ere: hainbat kalte eragiten eta tropikala ez den lehorte-aro jarraiki honek, bihotzak ez ezik, lurrak ere larrutzen ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.