Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Bide bat

2020ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Astelehenean, Carles Puigdemont presidentea eta Toni Comin kontseilaria Europako Parlamentuaren hemizikloan eseriko dira, Estrasburgon, europarlamentari gisa. Tamalez, artikulu hau idazteko orduan dauden zantzuen arabera, Oriol Junqueras presidenteordea ez da joango. Nahiz eta Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi duen Europako Parlamentuko kide dela eta aske behar duela. Eta nahiz eta parlamentuak berak segituan aitortu duen hirurak eurodiputatu direla eta hala zirela hautatu zituztenetik bertatik.

2017ko urrian Kataluniaren independentzia deklaratu zenean, gobernuaren zati batek erabaki zuen indarkeriari ihes egiten saiatzea, horri ekin behar baitzion Espainiako Estatuak, eta Europako estrategia abiaraztea horretarako. Estrategia horren funtsa ez zen norberarentzat izan zitezkeen ondorioei itzuri egitea, baizik eta herrialdearen errealitatea eraldatzea Europako esparru judizialetik. Katalanak eta euskaldunak espainiar edo frantses gara administrazioari dagokionez, baina baita europar ere, eta horrek esan nahi du baditugula zenbait eskubide Europako Batasuneko herritar gisa. Haztatu behar zen noraino hertsa zitekeen Espainiako Estatua Kataluniako biztanleen eskubide zibilak Europan defendatuz.

Estrategia gaitza zen, ez baitzen sekula egin halakorik, baina, abiarazi zenetik bi urte pasatu diren honetan, fruituak argi agertzen hasi dira, eta iradokitzen digute badagoela bide ireki bat. Astelehenean Puigdemont eta Comin hemizikloan izatea berealdiko arrakasta politikoa da, Espainia gogotik saiatu baita hori eragozten. Eta ikusi behar da, gainera, nolako arrapostua ematen dioten Europako instituzioek Oriol Junquerasen bahiketari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.