martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Betiko aurpegiarekin

2015eko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Oso aste animatua eduki dugu, Vicent, gure herrian, Kutxabanken barruan egon den irregulartasun larri baten harira. Labur esanda, BBK, Kutxa eta Vital Kutxa hiru aurrezki kutxok bat egitearen ondorioz eta polemika handiarekin sortutako bankua da Kutxabank. Nafarroako CAN —hor ere latzak egin dituzte— Caixak irentsi zuen.

Aste honetan jakin dugu Kutxabanken osaketa eta sorrera lideratu duen Mario Fernandez lehendakari ohiaren aurkako kereila jarri duela Gregorio Billalabeitia lehendakari berriak fiskaltzaren aurrean, 243.000 euroko gastu bat dagoelako, itxura guztiaren arabera, irregularra dena.

Nora joan da diru hori eta zergatik? Mikel Cabieces PSE-EEkide ezaguna da, eta urte askotan Portugaleteko alkatea izana. Espainiako Gobernuaren ordezkaria izan zen Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 2008-2012 urteetan, Zapateroren bigarren agintaldian. Rajoyk 2011n hauteskundeak irabaztearen ondorioz, Urkijok hartu zuen Cabiecesen postua eta alkate ohia lanik gabe geratu zen.

Alderdi batzuen artean omen dagoen itun baten ondorioz, Espainiako Gobernuaren ordezkaria izan denari, hartu dituen arriskuengatik, lanpostu on bat bilatu behar zaio lana galdutakoan. Argitaratu denaren arabera, PSE-EE eta PPko buruzagiek Cabiecesentzako lanpostu bat eskatu zioten Kutxabankeko arduradun Mario Fernandezi; eta plantilan sartzea ezinezko zenez, abokatu bulego baten bidez ordaindu zizkion kutxak Cabiecesi 243.000 euroak. Fernandezek itzuli du diru guztia, baina ez Cabiecesek. Zergatik ez zioten Espainiako Estatuaren zerbitzariari lana Renfen, Correosen, Aenan... bilatu? Zergatik ordaindu behar dute hori Kutxabanken milaka eta milaka jabeek?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.