maialen akizu 34 172x172

Betiereko itzulera

2025eko otsailaren 23a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Alemaniako hauteskundeak izango dira gaur, eta Alemaniako filosofo Friedrich Wilhelm Nietzscheren «Betiereko itzuleraren» ideia presente dago. Nietzscheren teoria honen arabera, mundu honetan gertaerak errepikatu egiten dira, behin eta berriz errepikatu. Denborak, mendebaldean irudikatu ohi dugun marra zuzen gorakorraren itxura bainoago, espiralarena du Nietzscherentzat, ziklikoa da, ez beti aurrerakoia, gehiago bueltan-bueltakoa. Eta ez dira gertaerak soilik errepikatzen direnak; pentsamendu, sentimendu eta ideiak ere ez dira berriak, porrotak eta garaipenak ere ez dira izan zaharrak. Nietzschek «Betiereko itzuleraren» teoriarekin ez zuen etsipen girorik zabaldu nahi, ez-eta carpe diem axolagaberik ere; egun bakoitza, bizitza bera, behin eta berriz errepikagarria izateko adorea aldarrikatu nahi zuen. Hauek bere hitzak: «Denak alde egiten du, dena itzultzen da; betiereko gurpila marrazten du. Dena hiltzen da, dena loratzen da berriro, beti ibilian dabil denbora». Gaurko hauteskunde gauean ea zer doan, ea zer datorren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.