Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Beltza

2018ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Sanchezen gobernuaren osaerak sekulako etsipena eragin du. Inork ez zuen espero funtsezko aldaketarik, hori hala da, baina inork ez zuen espero halako gobernu etsairik ere; ez, behintzat, botoa eman zien indarren hain kontrakoa izango zenik. Kataluniako independentismoa, batik bat, oso haserre dago ministro nagusien izendapenagatik, eta apenas disimulatzen duen haserre hori.Josep Borrell Atzerri ministro izendatu izana da kasu nabarmena. Borrell izan da eskuin mutur espainolistarekin gehien identifikatutako buruzagi sozialista. Oso zaila da ahazten zer-nolako hitzaldi tamalgarria egin zuen Societat Civil Catalana elkartearen manifestazioan. Ez bakarrik agertu zuen jarrera politikoagatik, baizik eta, batez ere, Oriol Junquerasen itxura fisikoaz eta ideiez iseka egiteagatik; gainditu egin zituen, ondo gainditu ere, politikoki desadostasunak izan arren gaindiezinak izan behar luketen mugak.Ordena publikoaren erantzule diren ministerioetan, gainera, bloke baten buru da Borrell; ikaragarria da. Zuri azaldu beharrik ez dago, Martxelo, zer esan nahi duen Barne Ministerioaren buru Grande Marlaska jartzeak. Eta esanguratsua da Margarita Roblesek, hau da, pertsona moderatu eta irekitzat hartzen zen pertsona batek lekuz kanpoko iradokizunak egin izana Defentsa ministroaren kargua hartzean. Eta 155.a negoziatu zuen pertsona presidenteordea izateak panorama beltza erakusten du datozen hilabeteetarako. Baikorrenek, uste dute nahikoa dela. Berehala erreko dela hala PSOEk ekar zezakeen esperantza, eta negua heltzen denerako, hau da, berriro ere Errepublika osatzeko aukera garbia izango dugun hurrengo txandarako, PP eta PSOE baztertuak izango ditugula, ordezko posiblerik gabe. Hori egia da, baina ikusiko dugu zenbat kostatzen den eustea ordura arteko hilabeteetan, ikusirik nolako gobernua osatu berri duten Espainian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.